Egunon danori!
Ez dakit zein puntutaraino izan daitekeen erabilgarria honelako post bat irekitzea, ez baitakit zenbat euskaldun arituko diren jolasten joku honekin, baina hala ere interesgarria iruditu zait honelako proiektu batean gure hizkuntza ere agertaraztea, plazaratzea. Eta agian sorpresa itzela izan dezakegu edonondik agertaraziz jokalari euskaldunak.
Izan bedi beraz hau gure elkargunea eta proiektu hau hobetzeko eztabaida gunea. Eman dezagun euskaldunok gure iritzia honen inguruan, gure historia aberatsa erakutsiz. Seguru ideia asko eman ahalko diegula istorio berriak eratzeko joku ikaragarri honetarako.
Besarkada bat danori!